Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Egoitz Garro
2013-08-08

Egoitz Garro, aholkulari makrobiotikoa, Altzan (Donostia) jaio zen  eta gaur egun Lekunberrin bizi da. Elikadura makrobiotikoan espezializatu da, baina baita masajean, akupunturan, erreflexologian, chi kung-ean, meditazioan eta arnasketa terapian ere. Duela hiru urte, bazkidearekin batera, Euskal Eskola Makrobiotikoa sortu zuen. Urte horretan Denontzako makrobiotika liburua plazaratu zuen, euskaraz egin den lehena eta, oraingoz, bakarra. Orain berriki hurrengo pausoa eman eta Iruñeko Arrotxapea auzoan Euskal Eskola Makrobiotikoaren egoitza berria zabaldu dute eta, horrekin batera, Baratza Kafea.

Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2377 zenbakian irakurgai da.