Telesforo Monzon hil zen Baionan, politikari abertzale historikoa. EAJren sailburu izan zen lehen Eusko Jaurlaritzan, eta 1936ko Gerra galdu ostean Ipar Euskal Herrian errefuxiatu zen. 1950eko hamarkadan EAJtik aldendu eta errepresiotik ihesi joandako errefuxiatuekin harremana egiten hasi zen. EAJren korronte tradizionalaren eta ezkerreko abertzaletasun modernoagoaren arteko zubiak eraikitzen ahalegindu zen, besteak beste Xibertako topaketa sustatuz. Franco hil ostean EAJtik kanporatu zuten eta Herri Batasunaren sorreran hartu zuen parte. Hil zenean, Espainiako Poliziak bere gorpua atzeman eta tanketaz inguratua eraman zuten Bergarara, haren sorterrira, bidean omenaldiak saihesteko. Hilkutxaren gainean ikurrina zuela ospatu zuten hileta jendetsua martxoaren 12an.
Iturria: Pako Sudupe, Telesforo Monzon, aristokrata abertzalea. EAJtik HBra: bilakaera politiko-kulturala (Txertoa).