Pancho Villak eraso egin zien AEBei, Latinoamerikatik inbasio bat jasan duten aldi bakarra

Duela
110
urte

1916ko martxoaren 9an,

“Biba Mexiko! Heriotza gringoentzat!” oihu artean, Pancho Villak gidatutako 500 pertsonak Mexikoko muga gurutzatu eta AEBei eraso egin zien. Zehazki esateko, Columbus herriari egin zioten eraso goizaldeko 04:45ean. 800 bat pertsona bizi ziren han, kanpamentu militar batean.

Egun hartan, historian lehen eta oraingoz azken aldiz, AEBek Latinoamerikatik inbasio bat jasan zuten. Arrazoia? Mexikon gudan ziren iraultzaileak konstituzionalisten aurka, eta AEBek bigarren hauei babesa ematen zieten.

AEBen erantzuna berehalakoa izan zen: Pancho Villaren buruari prezioa jarri eta bera harrapatzeko ehiza antolatu zuten. 5.000 soldaduko talde bat bere bila Mexikon barrena urtebetez ibili bazen ere, esku hutsik itzuli ziren.

Iturria:

Rafael F. Muñoz, ¡Vámonos con Pancho Villa! (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...