Intsumisioaren aldeko ekintza burutu zuen KEM taldeak Bilboko Gobernu Militarrean

Duela
32
urte

1994ko maiatzaren 11n,

Intsumisioaren aldeko ekintza burutu zuen KEM taldeak Bilboko Gobernu Militarrean. Kontzientzi Eragozpen Mugimenduko bederatzi gaztek “intsumisioa” hitza margotu zuten eraikinaren horman. Polizia iritsi eta gazteak atxilotzera zihoala, pintura baldeak hustu zituzten beren buruetatik behera. Poliziak, orduan, plana aldatu eta gazteak identifikatu zituen, kausa administratiboa zabaldu asmoz, eta ondoren joaten utzi zieten.

 

Iturria:

G. Agirre, Madrilgo Gobernuak intsumisioan «busti» nahi ez izatea salatu du KEM taldeak (Euskaldunon Egunkaria, 1994ko maiatzak 12).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
40
urte
Duela
45
urte
Duela
140
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.