ETB1eko magazin bat eten zuen zuzendaritzak, gonbidatuen mezuengatik

Duela
32
urte

1994ko apirilaren 21ean,

ETB1eko magazin bat eten zuen zuzendaritzak, gonbidatuen mezuengatik. Joxerra Garziak aurkezten zuen hilean behin zuzenean emititzen zuten saioa, eta aldi hartan lau bertsolari gaztek hartu zuten parte: Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jexux Mari Irazuk. Bertsolariek albiste kritiko moduko bat zuten prestatua, eta Iturriagak botatako “desinformazio gehiago orduero Euskadi Irratian” eta Irazuk dekoratu batean eginiko “Kalea gurea da. Ertzainik ez!” pintaketak zuzendaritzaren deia eragin zuten. Garziak saioa eten behar izan zuen, eta saioak sortutako kalapitaren erdian harrapatua geratu zen.

Iturria:

Urtzi Urkizu, ‘Kalea gurea da. Ertzainik ez!’, jarri zuen Jexux Mari Irazuk (Berria, 2024ko apirilak 19) + Urtzi Urkizu, Txoria hodei artean. ETB lehen eta gero (Berria, Jakin, Elkar).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.