'Goenkale' telesailaren lehen atala eman zuten ETBn

Duela
32
urte

1994ko urriaren 3an,

Goenkale telesailaren lehen atala eman zuten ETBn. Lasa anaien arteko liskarrekin hasi zen telesailak 22 denboraldi iraun zituen, guztira 3.708 atalekin.

Asmatutako Arralde herriko gorabeherek arrakasta handia izan zuten euskaldunen artean eta hori neurtu asmoz ikerketa soziologiko bat egin zuten: 700 pertsoneko lagina hartuta, ondorioztatu zuten euskal hiztunen %70ak ikusten zuela Goenkale lehenengo denboraldian. Gehiengoa emakumeak ziren, eta pertsonaia ezagunenak Joxe Mari, Maria Luisa eta Txapas aipatu zituzten. %12ko audientzia kuota izatera heldu zen.

2015eko abenduaren 28an eman zuten azken atala. Euskal Herriko historiako telesailik luzeena izan da, eta Europako bigarrena.

Ikusi introa bideoan.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...