LAB eta ELA sindikatuek manifestazio bateratua egin zuten

Duela
32
urte
Historikotzat jo zuten egun hartan Bilbon egindako manifestazioa. Xouse Simal - Euskaldunon Egunkaria

1994ko otsailaren 19an,

LAB eta ELA sindikatuek manifestazio bateratua egin zuten Euskal langileok geure buruaren jabe lelopean Bilbon. Antolatzaileen arabera, 70.000 lagun bildu ziren. Rafa Diez eta Joxe Elorrieta sindikatuetako idazkari nagusiek egun historikotzat jo zuten. Haiek izan ziren aurreko urteetan bi sindikatu abertzaleen elkarlana bultzatu zutenak.

Elkarlana urrunago joan zen, eta askok Lizarra-Garaziko Itunera iristeko lan garrantzitsutzat ere jo zuten. 1999an 35 orduko lanaldiaren aldeko greba orokorra antolatu zuten elkarrekin. Hainbat urteko elkarlana gorabeheratsua izan zen oso, uneoroko mesfidantza ekintza sindikal bateratuekin konbinatu zuten.

2017ra arte ahaleginak egin arren, harremana zapuztu egin zen.

Iturria:

Xabier Letona Biteri, Ezker abertzaleko baso hartatik, arbola bakarra zutik (2024ko irailak 11).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...