Ekintzaile feministek eliza katolikoaren 'Isiltasunaren Prozesioa' boikotatu zuten Bilboko Zazpi Kaleetan

Duela
10
urte

2016ko martxoaren 25ean,

Ekintzaile feministek eliza katolikoaren Isiltasunaren Prozesioa boikotatu zuten Bilboko Zazpi Kaleetan. Aste Santuan egin ohi duten prozesio horren ibilbidean paratutako bozgorailuetatik emakumeen orgasmo hotsek apurtu zuten isiltasuna. Lurrean “misogino eta faxistak, gure kaleetatik kanpo” irakur zitekeen, eta prozesioko parte hartzaileek, plazerezko oihuen erdian, hasierako blokeoaren ostean, urduri egin zuten alde, soinuak nondik zetozen ulertu ezinik. Abortuaren inguruko eztabaida bizien testuinguruan izan zen, Bilboko Mario Iceta apezpikuaren jarrera atzerakoiek hauspotuta.

Iturria:

Mundua eraldatuz gozatzeko errezeta liburua (Autoedizioa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...