Euskal herritarrik altuena hil zen Erratzun: Jose Apeztegia de Rada baztandarra

Duela
280
urte

1746ko martxoaren 2an,

Euskal herritarrik altuena hil zen Erratzun: Jose Apeztegia de Rada baztandarra. 2,30 metro neurtzen zuela esaten da. 1687an Erratzun sortua, Iruñeko katedraleko priore izan zen. Haren altuera zela medio, el haltisimo izengoitia jarri zioten ikaskideek Salamancan (Espainiako Estatuan), elizgizon izateko ikasketak egiten ari zela. Garaiera horrek osasun arazoak zein ekonomikoak ekarri zizkion, eta etxea bere altuerara egokitzeko zailtasunengatik Baztango familiaren jauregira itzuli zen Iruñetik. Iruñeko katedraleko Barbazana kriptan ehortzi zuten eta esaten denez, horretarako bi hilobi behar izan zituzten.

Iturria:

“El altisimo”, baztandar erraldoia (Baztango Haizegoa, 2010eko ekainak 29).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...