Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen

Duela
150
urte

1876ko martxoaren 7an,

Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen. Teknologia berri hark komunikazioen arloa irauli zuen. Edonola ere, bere asmakuntza Antonio Meucciri zor zaio, nahiz eta diru faltaren eta etengabeko sabotajeen ondorioz ezin izan zuen berak patentatu. Meuccik salatu egin zuen Bell, eta epaitegietan bide luzea egin zuen –Bellen boterearen ondorioz oztopo handiz beteak–, baina prozesua Meucci hil zenean itxi egin zuten. 2002an onartu zuen AEBetako Ordezkarien Ganberak telefonoa Meucciren asmakuntza izan zela eta ez Graham Bellena.

Iturria:

Basilio Catania, The U.S. Government Versus Alexander Graham Bell: An Important Acknowledgment for Antonio Meucci (Bulletin of Science, Technology & Society, 22. zkia, 2002).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...