ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuen

Duela
20
urte

2006ko martxoaren 22an,

ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuen. 2005ean erakunde armatua eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziaketa hasi zen, Jesus Egigurenen eta Josu Urrutikoetxearen arteko bilerarekin. Negoziaketa prozesu horrez gain, Loiolan elkarrizketak abiatu zituzten Batasuna, PSE-EE eta EAJk ere, gatazkaren amaierarako alderdien arteko akordioaren bila.

Negoziaketek, ordea, porrot egin zuten, eta horren adierazle izan zen su-etena urratuta ETAk Madrilgo Barajaseko aireportuaren T4 terminalean zartarazitako auto-bonba.

Iturria:

Maite Ubiria eta Iñaki Altuna, Su-eten iraunkorrak 2005-2007ko prozesua ikusarazi zuen, eta GARAk zehazki azaldu zuen (2024ko martxoak 22).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...