Manuel Thomas Gomes hil zen Martuteneko espetxean, atxiloketan jasandako torturen ondorioz

Duela
60
urte

1966ko martxoaren 13an,

Manuel Thomas Gomes hil zen Martuteneko espetxean, atxiloketan jasandako torturen ondorioz. Migratzaile portugaldarra zen, eta lagun batekin Frantziako Estatura muga gurutzatu nahian zebilela atxilotu zuten Irunen. Bertsio ofizialak eta hedabide frankistek bat-bateko heriotza izan zela zabaldu zuten. Frantziako Barne Arazoetako Ministerioaren arabera 1936 eta 1973 artean ia milioi bat portugaldarrek gurutzatu zuten muga, %55ak ezkutuan. Gehienak zerbitzu militarra egiteko adinean zeuden eta kolonietako gerretatik ihesi, etorkizun hobe baten bila zihoazen. Gazte horietako asko bidean geratu ziren, Bidasoa ibaian itota zenbait.

Iturria:

Lander Arbelaitz Mitxelena, Torturaren ondorioz azken mende erdian hildako hamalau pertsonak omendu eta berentzat justizia eskatu dute (ARGIA, 2021eko martxoak 24) + Eneko Aizpurua, Bidasoan gora (Elkar).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
5
urte
Duela
20
urte
Duela
110
urte
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.