Israel Pagaldai hil zen 14 urterekin, GIB birusa izateagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra

Duela
28
urte

1998ko apirilaren 2an,

Israel Pagaldai durangarra hil zen 14 urterekin. 1987an, hiru urte zituela, GIB birusarekin kutsatua egoteagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra izan zen. Familiak auzitara jo zuen. Ama kutsatuta zegoela eta, seropositiboa zen Pagaldai, eta gaitzaren inguruko informazio falta argudiatu zuen Maria Goretti ikastetxeak erabakia hartzeko. Itunpekoa zen eta Jaurlaritzak diru-laguntzak kendu zizkion. Aurrerago, epaitegiek familiari arrazoia eman eta ebatzi zuen ezin zela pertsona bat GIB birusa izateagatik diskriminatu. Espainiako Estatuko halako lehen sententzia izan zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...