Bi solidariok Itoiz eraikitzeko erabiltzen ari ziren 30 ibilgailu hondatu zituzten

Duela
26
urte

1998ko irailaren 20an,

Bi solidariok Itoiz eraikitzeko erabiltzen ari ziren 30 ibilgailu hondatu zituzten. Agoitz eta Nagore artean errepide berria ari ziren eraikitzen, errepide zaharra urtegiaren ondorioz ur azpian utziko zutelako.

Lan horietarako zerabiltzaten ibilgailuen motorretan burdinazko ezpalak sartu zituzte eta biharamunean publikoki aldarrikatzeaz gain, Iruñeko Auzitegi Probintzialean entregatu zituzten beren buruak Jaione Irisarri eta Piluka Perona solidarioek.

Iturria:

Alberto Barandiaran, 30 ibilgailu geldiarazi zituzten ‘solidarioek’ Itoizko bidean (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko irailak 23).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik