Oposizioetan iruzur egiteagatik PSE-EEko Osakidetzaren zuzendaritza ohia zigortu zuten

Duela
28
urte

1998ko ekainaren 10ean,

Oposizioetan iruzur egiteagatik PSE-EEko Osakidetzaren zuzendaritza ohia zigortu zuten. 1990eko oposizioetan 2.500 lanpostu zeuden jokoan, eta 50.000 lagun aurkeztu ziren. PSE-EEk zuen Osasun Sailaren ardura Jaurlaritzan, eta PSE-EEko eta UGT sindikatuko militanteei azterketako edukiak aurreratu zizkieten.

Osakidetzako zuzendari Mario González, Kudeaketa Ekonomikoko buru Pedro Pérez, José Ángel Martín teknikaria eta Pablo Sastre informatikaria zigortu zituzten, iruzurrean ardurak izateagatik. Ez zuten sekula espetxea zapaldu eta 2007an PSOEren gobernuak indultua eman zien.

Iturria:

Enekoitz Esnaola, Joxerra Senar, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Kasu nagusiak (Berria, 2015eko martxoak 15).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
10
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.