Ertzaintzak Inaxi Zeberio lizartzarra hil zuen Gernikan tirokatuta

Duela
26
urte

1998ko ekainaren 05an,

Ertzaintzak Inaxi Zeberio lizartzarra hil zuen Gernikan tirokatuta. ETAren Bizkaia komandoaren aurkako operazio batean Pablo Picasso kaleko etxebizitza bat asaltoz hartu zuen Poliziak. Bertan Zeberio tirokatu zuten. Eskuak bizkarrean esposatuta eta 24 bala zulo zituen gorpuak. Juan Mari Atutxa sailburuak esan zuen Zeberio zilegizko defentsan tirokatu zutela. Patxi Marques eta Iñaki Bilbao atxilotu egin zituzten, bigarren hau zaurituta, leihotik salto egin ostean. Biharamunean manifestazioak egin ziren hainbat herritan eta istiluak eta atxiloketak izan ziren.

Iturria:

Euskaldunon Egunkaria (1998ko ekainak 6, 7 eta 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte