1998ko uztailaren 6an,
Euskal Herria Askatu plataformak deitutako manifestazioaren aurka kargatu zuen Poliziak Iruñean, sanferminen hasieran. Espainiako Gobernuak Nafarroan zuen ordezkari Francisco Javier Ansuategik mobilizazioa debekatu zuen, eta Poliziaren presentziak Gaztelu plazatik San Frantzisko plazara eraman zituen manifestariak. Bertatik hasi zuten martxa, baina Sarasate pasealekura iristean poliziek gogor egin zuten jendearen kontra. Poliziaren hamasei furgonetak arratsaldeko azken orduan erretiratu ziren, txistu artean. Lagun bat eraman zuten atxilotuta.
Iturria:
Erredakzioa, Poliziaren karga bortitza (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko uztailak 8) + Erredakzioa, Ansuátegui carga contra la fiesta (Egin, 1998ko uztailak 7).