Milaka lagun batu ziren gazteen aurkako atxiloketak eta jazarpena salatzeko Donostian, Gurasoak elkarteak deituta

Duela
28
urte
Edurne Koch

1998ko urtarrilaren 3an,

Milaka lagun batu ziren gazteen aurkako atxiloketak eta jazarpena salatzeko Donostian, Gurasoak elkarteak deituta. Kale-istiluetan parte hartzea egotzita atxilotu eta espetxeratutako gazteak babesteko sortu zen Gurasoak elkartea 1996an, haien aurkako kriminalizazioa, faltsutzeak, tortura, tratu txarrak eta errugabetasun printzipioaren urraketak salatzeko. Zenbait hamarkadaz ehunka izan ziren atxilotu eta torturatutako gazteak Euskal Herrian, eta are gehiago izango ziren Baltasar Garzón epaileak Segi, Haika eta Jarrai erakunde terrorista gisa izendatu ostean.

Iturria:

Axun Erzibengoa, Gazteen eskubideak aldarrikatu dituzte milaka lagunek Donostian (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko urtarrilak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...