Aitor Zabaleta realzalea hil zuen Madrilen ultraeskuindar talde batek

Duela
28
urte

1998ko abenduaren 8an,

Aitor Zabaleta donostiarra hil zuen Madrilen ultraeskuindar talde batek. Atletico Madril eta Realaren arteko futbol partida ikustera joana zen Zabaleta, eta Frente Atleticoko Ricardo Guerra jarraitzaile ultraeskuindarrak labanaz hil zuen. 2014an klubak Frente Atletico desegin bazuen ere aktibo jarraitzen dute eta Atleticoren futbol zelaian bandera faxistak erakusteaz gain Zabaletaren aurkako oihuak entzuten dira urteak joan urteak etorri. Aitor Zabaletak gaur egun harmaila bat du Anoetan bere izenean, omenaldi gisa.

ARGIAren dokumentalen kanalean duzue ikusgai Zabaletaren hilketaren 25. urteurrenean Realeko jarraitzaileen Bultzada Txuri Urdina taldeak eginiko lana: Memoria dugulako, memoria garelako.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.