GALeko presoei indultua eman zien Aznarren Espainiako Gobernuak

Duela
28
urte

1998ko abenduaren 23an,

Indultua eman zien GALeko presoei Espainiako Gobernuak. Segundo Mareyren bahiketaren auzian zigortutako GALeko hamar kide indultatu eta espetxean zeuden bostak askatu zituzten biharamunean, PPko José Maria Aznarren Ministroen Kontseiluak indultu partziala emanda. Tartean ziren Jose Barrionuevo Barne Ministro eta Rafael Vera Segurtasuneko Estatu Idazkari izandakoak. Auzian kondenatutako hamabietatik sei baino ez zeuden espetxean, eta hiru hilabete eskas zeramatzaten preso.

Iturria:

Agentziak, Gobernuak indultua eman ostean, Vera eta Barrionuevo gaur irtengo dira kalera (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko abenduak 24).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
205
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.