Ramon Sampedro idazle galiziarra hil zen eutanasiaz

Duela
28
urte

1998ko urtarrilaren 12an,

Ramon Sampedro idazle galiziarra hil zen zianuro potasikoarekin pozoituta. Espainiako Estatuan heriotza duinaren aldeko ikur izan zen, eutanasiarako eskubidearen lehen aldarrikatzailea.

25 urte zeramatzan ohean mugitu ezinik, tetraplegia baten ondorioz. Epaitegiek galarazten ziotenez, hamaika laguni laguntza eskatu zien.

Alokatutako apartamentu batera eraman zuten, bakoitzari etxeko sarrerako giltzaren kopia bana eman zien, baita misio zehatz bat ere, horietako bakoitza ez zen delitua bere horretan. Batek zianuroa erosi behar zuen, beste batek aztertu, beste batek proportzioa kalkulatu, zianuroa garraiatu, jaso, prestatu, edalontzi batean sartu, lastotxoa jarri, edalontzia hurbildu, agur gutun sinatua jaso, eta azkenik, heriotzaren ekintza intimoa grabatuko zuen bideoa martxan jarri.

Gaian sakontzeko, kontsultatu eutanasiari buruzko ARGIAren kanal tematikoa.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...