Erresuma Batuak gerra-legea ezarri zuen Palestinan, beren aurkako altxamendua zapaltzeko

Duela
89
urte

1937ko uztailaren 8an,

Erresuma Batuak gerra-legea ezarri eta 13.000 soldadu bidali zituen Palestinara. Palestinarrak kolono sionisten eta britainiar tropen aurka altxa ziren, galtzen ari ziren lurrak berreskuratu nahian. Britainiarren erantzuna palestinarren aurkako errepresio gogorra izan zen.

Guztira, 1936-1939 bitarteko Altxamendu Handiaren aurka britainiarren errepresioak, kalkulatzen da, hil, zauritu, espetxeratu edo exiliatzera behartu zituela gizonezko populazioaren %14 eta %17 artean, britaniarrek guztira 100.000 soldadu erabili zituztelako, baita aire erasoak ere, erresistentzia palestinarra zapaltzeko.

Bitartean, erregimen naziaren jazarpenetik ihesi, migrazio olatu masiboa iritsi zen Palestinara. Herritar judutarren kopurua 1932ko %18tik 1939an %31 igo zen. Horrek ahalbidetuko zuen 1948ko garbiketa etniko palestinarra egiteko masa demografiko eta pertsonal militarra.

Iturria:

Rashid Khalidi, Palestina, 100 años de colonialismo y resistencia (Capitan Swing)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.