Oihane Errazkin euskal presoaren gorpua aurkitu zuten espetxean

Duela
20
urte

2004ko uztailaren 08an,

Oihane Errazkin Galdos euskal presoa bere buruaz beste eginik aurkitu zuten espetxean. ETArekin zerikusia zuelakoan atxilotu zuten Akizen 2001ean eta Fleury Merogis presondegian zeukaten. 1997an egin zuen ihes Donostiatik, ETAren atentatu baten ostean. Errazkinen heriotza salatzeko manifestazioan, baimen guztiak izan arren, Ertzaintzak senide eta lagunak jipoitu zituen. Hala ere, manifestazioak Boulevatdera heltzea lortu zuen.

Fleury Merogis Europako espetxe handiena da, eta 2.800 presorentzat duen arren lekua, bikoitza ere hartu izan du. Suizidio tasa altuena duen kartzela da, urtean zazpi. Errazkin Andorran jaio zen, gurasoak erbestean zirela.

Iturria:

Eneko Bidegain, Oihane Errazkin euskal presoa urkaturik aurkitu dute Fleuryn (Berria, 2004ko uztailak 9).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte