German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan

Duela
46
urte

1978ko uztailaren 08an,

German Rodriguez hil zuen Espainiako Poliziak Iruñeko Sanferminetan. Zezenketa ondoren amnistiaren aldeko pankarta atera zutela aitzakiatzat hartuz, Polizia tiroka sartu zen zezen plazan. Istiluak hirian zehar zabaldu ziren, eta tiro batez hil zuten 23 urte zituen gaztea. Liga Komunista Iraultzaileko militantea zen. Beste 150 herritar ere zauritu zituzten. Gertaerengatik ez dute sekula inor epaitu. Rodriguezen hiletan jendetza batu zen eta Felipe Gonzalez bera ere han izan zen. Protestak Euskal Herri osoan zabaldu ziren.

Iturria:

Urko Apaolaza, Herri boterearen kontrako asaltoa (ARGIA)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte