Nelson Mandela askatu zuten Hegoafrikan 27 urtez preso eduki ostean

Duela
36
urte

1990ko otsailaren 11n,

Nelson Mandela askatu zuten Hegoafrikan 27 urtez preso eduki ostean. Apartheidaren aurkako eta Afrikako Kongresu Nazionaleko militantea zen. Aurretik, borroka armatua bultzatu zuen Umkhonto we Sizwe erakundearen buru gisa.

Kartzelatik atera eta milaka lagunen artean Lurmutur Hirian, 1960an hasitako borroka armatuarekin jarraituko zutela: "Ez daukagu borroka armatuarekin jarraitu beste aukerarik". Adierazi zuen borroka armatua "apartheidaren biolentziaren aurkako ekintza erabat defentsiboa" zela eta hura abiarazi zuten arrazoiek indarrean jarraitzen zutela orduan ere. Hala ere, adierazi zuen gobernuarekin negoziazioak abiatzeko moduko giroa sortzen ari zela.

Hurrengo urteetan elkarrizketa eta adiskidetzea bultzatu zituen.

Hegoafrikako presidente hautatu eta Bakearen Nobel Saria eman zioten arren, AEBen terroristen zerrendan egon zen 2008ra arte.

Mandela nor izan zen sakontzeko, erreportaje hau proposatu nahi dizugu.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...