Hegoafrikan apartheida desegiteko lehen urratsak iragarri zituen Frederik W. De Klerk presidenteak

Duela
36
urte

1990ko otsailaren 2an,

Hegoafrikan apartheida desegiteko lehen urratsak iragarri zituen Frederik W. De Klerk presidenteak. Debekatutako alderdiak legeztatu, odol deliturik gabeko preso politikoak askatu, heriotza zigorra abolitu eta 1986ko salbuespen egoeran ezarritako neurriak indarrik gabe utzi zituen. Egun batzuk geroago, Nelson Mandela askatu zuten, baldintzarik gabe. Neurri horiekin, ordea, ez zuen demokrazia berehala ezarri nahi; gizartearen aldetik jasotzen ari zen presioa baretu baizik, kontzesio batzuk egin baina sufragio unibertsala bermatu gabe.

Iturria:

Antonio González, Nelson Mandela (CCS).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...