Barrearen epidemia hasi zen Tanganikan, gaur egungo Tanzanian

Duela
64
urte

1962ko urtarrilaren 30ean,

Barrearen epidemia hasi zen Tanganikan, gaur egungo Tanzanian. Zabaldu izan denaren arabera, eskolan barrez hasi zen neskato talde batek hasitako irria herrialdean zehar kutsatu zen. Barrea, ordea, negarra eta aztoramenarekin batera, sintoma zerrenda baten elementu bat gehiago baizik ez zen, eta algara ez zen nahitaez pozarekin lotua. Zantzu guztien arabera, estres egoerek bultzatutako gaixotasun psikogeniko masiboa izan zen, hainbat hilabetez egunerokoa eten zuena. Independentzia eskuratu berri zuen herrialdeak, eta aro postkolonialean eskoletan ikasleek bizi zituzten talka soziokulturalak ugariak ziren, egoerak bezainbeste.

Iturria:

Christian F. Hempelmann, The laughter of the 1962 Tanganyika “laughter epidemic” (Humor – International Journal of Humor Research, 2007).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...