Karlistek jaurtitako granada batek Indalezio Bizkarrondo Bilintx larri zauritu zuen

Duela
150
urte

1876ko urtarrilaren 20an,

Karlistek jaurtitako granada batek Indalezio Bizkarrondo Bilintx larri zauritu zuen. Ondoko etxea jo eta bere logelan errebotez sartuta hankak apurtu zizkion. Zauri horren ondorioz hil zen hilabete gutxira, uztailaren 22an. Donostian 1831n jaioa, bertsolari eta olerkari garrantzisua izan zen, euskara atzerantz ari zen garaian, euskaraz sortuz poema eta kantuak. Gaztetan izandako istripu baten ondorioz aurpegia desitxuratua zuen, horregatik Moko izengoitia ere paratu zioten. Liberala zen Bilintx, eta Donostiako boluntarioen batailoian aritu zen, soldaduei laguntzeko herriz herri osatutako taldean.

Iturria:

Antonio Zavala, Bilintx. Bertsoak eta bizitza (Sendoa)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...