Wikipedia sortu zuten

Duela
24
urte

2001eko urtarrilaren 15ean,

Wikipedia sortu zuten. Ezagutza kolektiboa partekatzeko ideiarekin, Wikimedia Fundazioak sostengatzen duen eduki askeko interneteko entziklopedia da Wikipedia. Ingelesez hasi bazen ere, egun 342 hizkuntzatan ditu bertsioak; euskarazkoa 2001eko abenduaren 6an jarri zen abian, eta 460.000tik gora artikulu daude gaur gaurkoz. Wikipedia kultura librearen sinbolo nagusietako bat da, edonork askatasunez sortu, aldatu eta parteka baitezake ezagutza, eta bataila kulturalerako tresna garrantzitsua da. Azken urteetan eskuin muturraren boikot kanpainak jasan ditu, hala nola Elon Musk munduko pertsonarik aberatsenarena, ezin baitute erosi eta kontrolatu.

Iturria:

Iturria: Wikipedia, Wikipedia

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.