Francesc Boix kataluniarra Nurenbergeko epaiketetan deklaratzen hasi zen nazien aurka

Duela
80
urte

1946ko urtarrilaren 28an,

Francesc Boix kataluniarra Nurenbergeko epaiketetan deklaratzen hasi zen nazien aurka. Kontzentrazio esparru bateko argazkigintza laborategian lan egin zuen Antoni Garcia Alonsorekin batera. Gerraren amaiera gerturatu ahala, naziek laborategia suntsitzeko agindu zuten, baina Boix eta Garciak lortu zuten bertako krudelkeria frogatzen zuten 200 argazkiren kopia ezkutuan salbatzea. Garcia Alonsok izandako papera ezkutatu zuen Boixek epaiketan, baina testigantza garrantzitsua izan zen kontzentrazio esparruetako arduradunen aurkako prozesuan.

Iturria:

David Wingeate Pike, Spaniards in the Holocaust. Mauthausen, the horror on the Danube (Routledge).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.