Euzko Alderdi Jeltzalearen biltzar nagusia legez kanpo utzi zuen Espainiako Gobernuak

Duela
130
urte

1896ko urtarrilaren 26an,

Sukarrietako (Bizkaia) Txatxarramendi uhartean Euzko Alderdi Jeltzalearen biltzar nagusian elkartu ziren 85 abertzale. Sabin Aranak aurreko urtean sortutako alderdiaren lehen biltzar garrantzitsua izan zen, eta Espainiako Gobernuak legez kanpokotzat jota, 30 bat poliziak zapuztu egin zuten.

Espainia krisi betean zen: laster zen koloniak galtzekoa, eta gerra horietan sartuta zegoen buru-belarri. Politika zentralizatzaile betean ere bazegoen, eta horregatik abertzaletasuna jazartzeari ekin zion; baina uztailean euskal foruak ezabatzearekin batera, abertzaletasunak gorantzako joera hartu zuen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...