'Gara' egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten, milaka herritarrek akzioak erosita

Duela
27
urte

1999ko urtarrilaren 30ean,

Gara egunkariaren lehen zenbakia argitaratu zuten. 1998ko uztailean Espainiako Auzitegi Nazionalak Egin itxi ostean, hurrengo egunean bertan Euskadi Información ateratzea lortu zuten, eta gerora, hura ordeztuko zuen egunkaria prestatzeari ekin zioten langileek. Milaka herritarrek akzioak erosi zituzten eta hala finantzatu zuten egunkaria: 1.200 milioi pezeta eman zituzten herritarrek 100.000 pezetako 10.000 akzio erosita. Poliziak Egin itxi eta sei hilabetera, proiektu berria abian zen. Mertxe Aizpurua izan zen lehen zuzendaria.

Iturria:

Maider Iantzi, Jende ugariren ahaleginaz gertatu zen erditzea (Gara, 2014ko otsailak 2).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...