Prentsaren manipulazioaren aurkako pintaketak agertu ziren Villabonan, Berriatuan eta Irunen

Duela
60
urte

1966ko urtarrilaren 5ean,

Prentsaren manipulazioaren aurkako pintaketak agertu ziren Villabonan, Berriatuan eta Irunen. Frankismo betean, margoketetan honakoak idatzi zituzten, besteak beste: “prensa = opio”, “mentira = dos pesetas” eta “periodismo = manipulación”. Salaketa hobeto azaltzeko esku-orriak banatu zituzten Bizkaia eta Gipuzkoako zenbait lekutan.
Aurreko urrian ere, ETAk sinatutako antzeko pintaketa bat agertu zen Gaintxurizketan, Irun eta Lezo artean. Diktadura frankistaren zerbitzura lan egiten zuen doktrinamendu politikorako tresna zen nagusiki prentsa, eta oposizio antifrankista oso kontziente zen horretaz. ETAk, esaterako, hedabideen manipulazioaren inguruko Zutik aldizkariaren ale berezia argitaratua zuen 1965 amaieran.

Iturria:

Hainbat egile, Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, II. liburukia, 1966-1969. La V Asamblea (Txalaparta) + Iker Casanova, ETA, 1958-2008. Medio siglo de historia (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...