Gerra nuklearra saihestu zuen Vasili Akrhipov ofizial sobietarrak

Duela
64
urte

1962ko urriaren 27an,

Gerra nuklearra saihestu zuen Vasili Akrhipov ofizial sobietarrak. AEBek Turkian eta Italian zuten jokabidea errepikatuz, Sobietar Batasuna Kuban misil nuklearrak jartzen hasi zen AEBetara begira. Hauek hegazkin bide ikusi zuten eta tentsio izugarriko bi aste pasa zituzten. Goia Larunbat beltzean jo zuen egoerak. AEBek ingurua blokeatuta zutela urpekontzi sobietar bat Kubara zihoala lokalizatu zuten. Sonbar-bonbak botatzen hasi ziren, ur azalera atera zedin. Urpekarian, ordea, komunikaziorik gabe zeuden, eta erasopean zeudela eta gerra hasi zela pentsatu zuen tripulazioak. AEBek ez zekiten, gainera, torpedo nuklear bat zutela eta AEBetara botatzea sutsu eztabaidatu zuten 3 orduz, 40 graduko tenperaturan. Urpekariko ofizial Vasili Arkhipovek, berak bakarrik, tinko eutsi zion ezezkoari eta hala, hondamendi nuklearra ekidin zuen.

Iturria:

Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Ed. Pasado & Presente).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
365
urte
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.