Guardia Zibilaren tortura agerian utzi zuen Patxi Arratibelek bere deklarazioan "Aztnugal” idatzita

Duela
15
urte

2011ko urtarrilaren 21ean,

“Aztnugal” idatzi zuen Patxi Arratibelek bere deklarazioan, eta torturaren aurkako sinbolo bilakatu zen. Urtarrilaren 18ko Guardia Zibilaren operazioan atxilotu zituzten Iñigo Gonzalez, Iker Moreno, Gorka Zabala, Xabier Beortegi, Gorka Mayo eta Arratibel bera. Inkomunikazio denboran, gehienek torturatu egin zituztela salatu zuten operazioa agindu zuen Auzitegi Nazionaleko epaile Grande-Marlaskaren aurrean. Arratibelek erakutsi zion autoinkulpazio dokumentuan “laguntza” idatzi zuela alderantziz, baina ezikusiarena egin eta Beortegi ez beste guztiak zigortu zituen.

Salaketa Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegira iritsi zen, eta horrek Espainia zigortu zuen torturak ez ikertzeagatik. 2021ean hirugarrenez zigortu zuen Estrasburgok Espainia. Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministro izendatu zuten handik urte gutxira.

Iturria:

Estrasburgok Espainia zigortu du Iñigo Gonzalezen tortura salaketak ez ongi ikertzeagatik (ARGIA, 2021eko urtarrilak 20).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.