Gatzaren matxinada hasi zen Bizkaian, armatutako 1.500 herritarrek zerga horren kontrako haserrea erakutsi zutenean

Duela
395
urte

1631ko urtarrilaren 24an,

Gatzaren matxinada hasi zen, 1.500 herritarrek, armak eskuetan, zerga horren kontrako haserrea erakutsi zutenean Gernikako Batzarrean.

Jauntxo eta nobleziaren aurkako jarrerarekin, Madrilen morroi izatea leporatu zieten batzarkideei, eta herri xeheak batzarrean parte hartzea eta batzarretan euskaraz aritzeko eskubidea eskatu zuten. Espainiako erregeak Bizkaiko jaurerriko gatza bahitzeko eta salerosketa monopolio bihurtzeko agindu zuen, prezioa garestituz. Herritar askok erabakia foruen aurkakotzat jo eta armak hartu zituzten.

Matxinadak hiru urte iraun zituen eta 1634ean bukatu zen, buruzagi nagusiak atxilotu eta hil zituztenean.

Iturria:

Iñaki Egaña, Euskal Herriaren historia laburra. (Txalaparta)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...