AEBetako esklaboen matxinadarik handiena hasi zen Louisianan

Duela
215
urte

1811ko urtarrilaren 8an,

AEBetan Louisianako Alemaniar kostako esklaboen matxinada gertatu zen. Esklabo talde bat New Orleanserantz abiatu zen bidean plantazioak eta azukre fabrikak errez.

Matxinadaren helburua errepublika independente bat aldarrikatzea zen. 500 bat afrikarreko taldea osatzera iritsi ziren, 50 hizkuntzatik gora hitz egiten zituzten eta AEBko armadaren aurka gogor borrokatu ziren. Matxinada hura gogoratzeko, komunitatean oinarriturik, film bat egin zuten duela gutxi. Lotura honetan informazio gehiago, eta azpian zenbait irudi.

Soldadu eta miliziek gogor zapaldu zuten matxinada, 95 inguru pertsona hil eta gainontzekoak era basatian zigortu zituzten. Gaur egun, exekutatu zituzten lekuan bertan, beren askatasunaren alde borroka egin zuten pertsona haiek oroitzeko memoriala dago, eta ikus daiteke, nola jarri zituzten beren buruak mozturik makiletan, gainontzeko esklaboen eskarmenturako.

Iturria:

The 1811 Slave Revolt webgunea

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...