Euskal musikaren jaialdi arrakastatsua Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Frankismo betean

Duela
60
urte

1966ko urtarrilaren 23an,

Euskal musikaren jaialdi arrakastatsua egin zen Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, Frankismo betean. Egun eta ordu berean, La Voz de Españak Bellas Artes-en Concurso de Artistas Noveles antolatua zuen. Jarrai antzerki taldeak sarrera guztiak agortu zituen.

Aurkezpen lanak Jarrai antzerki taldeko Ramon Saizarbitoriak eta Trío Kemeneko Marian Arregik egin zituzten: "Gazteok, izan zaitezte yeye edo nahi dezutena, baina lehenen eta beti euskaldunak!".

Hau izan zen funtzioa: Benito Lertxundi, Kemen hirukotea filarmonikarekin, Mikel Laboa, Mari Lurdes Iriondo, Zuaznabar anaiak txalapartarekin, Arantxa Gurmendi orkestinarekin, Julen Lekuona, Bikondo hauspojotzailea eta Pelotari filma euskaraz.

Zeresan handia eman zuten eta euskal kantagintza berriaren abiapuntutzat hartzen da. Hurrengo asteko Zeruko Argia-n "garaipen handia izan du gure hizkuntzak" irakur zitekeen jaialdi hartaz.

 

Iturria:

Koldo Izagirre, Euskararen historia txikia Donostian (1800-1998) (Susa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...