Aljeriaren autodeterminazio erreferenduma egin zuten Frantziako Estatuan eta independentziari atea ireki zioten

Duela
65
urte

1961eko urtarrilaren 8an,

Aljeriaren autodeterminazio erreferenduma egin zuten Frantziako Estatuan eta independentziari atea ireki zioten. 1830ean Frantziak bere menpeko kolonia gisa ezarri, hizkuntza inposatu eta baliabideak lapurtzeko sistema oso bat antolatu zuen Afrikako herrialde honetan eta beste zenbaitetan. Egoera gatazkatsuak goia jo zuen 1954an, FLN Askapen Nazionalerako Fronteak borroka armatua abiatu zuenean. Frantziak lurraldea berea zela aldarrikatu eta krimenez jositako errepresio bortitza praktikatu zuen independentismoaren aurka. 1958an De Gaullek Frantziako presidentetza lortu ostean, FLNrekin negoziatzea onartu zuen, Aljel eta zenbait hiritan manifestazio erraldoien presiopean. Erreferendum horretan bozkatu zuten ea autodeterminazio eskubidea onartu Aljeriari, eta %75ak baietz bozkatu zuen. Militar eta kolono frantziarrek antolatutako OAS talde terroristaren biolentziak hilabete batzuk gehiago iraun zituen, 1962ko uztailaren 3an herrialdeak independentzia aldarrikatu zuen arte.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914 (Ed. Crítica).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.