Carles Puigdemont izendatu zuten Kataluniako presidente

Duela
10
urte

2016ko urtarrilaren 10ean,

Carles Puigdemont izendatu zuten Kataluniako presidente. Alderdi independentistek izaera plebiszitarioa eman zieten 2015eko hauteskunde parlamentarioei eta gehiengoa ziren. CUP alderdiak, ordea, kanpainan agindu zuen Artur Mas ez zutela presidente egingo, bere figura ustelkeriarekin eta murrizketekin lotuta zegoelako. Presio handiko asteen ostean, CiUk atzera egin eta Masen ordez, Puigdemont aurkeztu zuen, Gironako alkate izana eta alderdi barruan korronte independentistaren bultzatzaile nagusietakoa. Azken orduko akordioa erdietsita, Puigdemontek baiezkoa lortu zuen. Gehiengo independentistarekin, urte eta erdi barrurako independentzia erreferenduma antolatzeari ekin zioten.

Iturria:

Me explico, de la investidura al exilio. Carles Puigdemont con Xevi Xirgo.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...