Estatu kolpe saiakera AEBetan, Trumpen jarraitzaileen eskutik

Duela
5
urte

2021eko urtarrilaren 6an,

AEBetako Kapitolioari eraso egin zioten Donald Trumpen eskuin muturreko jarraitzaileek. Bere lehen agintaldia amaituta, hauteskunde presidentzialak galdu zituen eta Alderdi Demokratako Joe Bidenek irabazi. Trumpek ez zuen emaitza onartu eta hauteskundeetatik bi hilabetera, bere zaleak bidali zituen Washington DCko Kapitoliora prozesu demokratikoa blokeatu asmoz. 

Segurtasun-neurriei iskin egin eta indarrez sartu ziren eraikinean, Bidenek agintea hartzea eragotzi nahian. Irudi bitxiak utzi zituen asaltoak, zenbait fanatiko mozorrotuta joan baitziren. Erasoan bost pertsona hil ziren eta analista askok estatu kolpe saiakeratzat jo zuten gertaera.

Iturria:

Ignacio Ramonet, La era del conspiracionismo. Trump, el culto a la mentira y el asalto al Capitolio (Clave intelectual).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.