Nafarroako Diputazioak babesa eta laguntza eskaini zion Gipuzkoakoari, bertako irakasleei euskararen ezagutza eskatzeko

Duela
130
urte

1896ko urtarrilaren 11n,

Nafarroako Diputazioak babesa eta laguntza eskaini zion Gipuzkoakoari, bertako irakasleei euskararen ezagutza eskatzeko. Bi hilabete lehenago Gipuzkoako Diputazioak bidalitako txosten bati erantzunez, Ramon Eseverri Nafarroako presidenteordeak sinaturiko gutuna euskararen aldeko aldarriz josia dago: “El pueblo vasco-navarro, como todos los pueblos del mundo, tiene derecho perfecto é indiscutible á su lengua”, zioen, besteren artean. Araba eta Bizkaiko diputazioekin elkarlanean jardun eta lauek eskaera betetzeko batera lan egiteko proposamena ere jasotzen zuen gutunak.

Iturria:

Nafarroako Diputazioa, Diputación Foral y provincial de Navarra: acuerdo de 11 de enero de 1896 (1896).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...