Itxialdia hasi zuten Iruñeko Eaton Ibéricako langileek eta erronka bota zieten lege frankistei

Duela
55
urte

1971ko urtarrilaren 8an,

Itxialdia hasi zuten Iruñeko Eaton Ibérica enpresako langileek. Produkzioaren etenaldi partziala eragotzi eta soldata hobekuntzak eskatu zituzten eta barnean era guztietako asanbladak eta hitzaldiak antolatu zituzten, besteren artean.

625 langileetatik 495 kaleratu zituen orduan patronalak, baina elkartasun uholdea Nafarroa osoan hedatu zen. Langileek gogor eutsi zioten, eta zuzendaritzak langileak berronartu behar izan zituen. Lege frankistek ahalbidetzen zituzten mekanismoetatik at antolatu ziren langileak, era ilegal baina publikoan, eta patronalak ez zuen haiekin negoziatzea onartu beste erremediorik izan.

Iturria:

Francisco Letamendia, Historia de Euskadi: el nacionalismo vasco y ETA (Ruedo Ibérico).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.