Elkar argitaletxearen Zabaltzen banaketa enpresan sartu zen Espainiako Polizia Donostian

Duela
25
urte

2001eko urtarrilaren 23an,

Elkar argitaletxearen Zabaltzen banaketa enpresan sartu zen Espainiako Polizia Donostian. “Dena da ETA” filosofiaren baitan, Baltasar Garzón epaileak, ETAren aparatu ekonomikoa osatzea egotzita, haren aurkako operazioa agindu zuen eta Igara auzoko egoitzan sartu ziren. Egin egunkaria argitaratzen zuen Orain enpresak Zabaltzeni egindako erosketa bat zuen abiapuntu Garzónek. Hemeretzi fakturaren bila joan arren, zazpi orduko miaketan 158 dokumentutik gora eraman zituzten. Operazio hark euskal kulturaren sektore ugaritan haserrea eragin zuen eta asko izan ziren elkartasun eta salaketa adierazpenak. Urte bereko urrian artxibatu zuen auzia epaileak.

Iturria:

Imanol Murua Uria, Zabaltzen-en jarduerari legezko iritzi dio Garzonek eta auzia artxibatu du (Euskaldunon Egunkaria, 2001eko azaroak 4).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...