Espainiako armadak Asturiasko Iraultza txikitu zuen izugarrizko errepresioa baliatuta

Duela
90
urte

1934ko urriaren 19an,

Espainiako armadak Asturiasko Iraultza txikitu zuen. Franco eta Yague generalen agindupean, tropa afrikanistek herri osoak suntsitu zituzten. Bonbardaketak, arpilatzeak, jipoiak eta odol hotzean eginiko exekuzioen bidez, 2.000 pertsona inguru hil zituzten eta 30.000 atxilotu.

Urriaren 5ean eskuineko gobernuaren aurka sozialistek deitutako greba orokor iraultzailea zegoen guztiaren jatorrian. Asturiasen jarraipen handia izan zuen deialdiak. Sozialistek eta CNTko anarkistek bat egin zuten, eta Errepublika Sozialista aldarrikatu zuten.

Herriz herri antolatu ziren eta lekuan leku langile boterea praktikan jarri zuten. Estatuko beste guneetan iraultzak porrot egin zuen ordea, eta isolaturik geratu ziren.

Joan erabiltzaileak gogoratu duenez, Asturiasko sua itzaltzera, 15.000 soldadu eta 3.000 guardia zibil bidali zituzten eta praktikan Asturias militarki okupatu zuten, errepresio gordinari hasiera emanez. Milaka atxiloketa, lapurretak eta sozialisten Herriko Etxeak eta langileen ateneoei su eman zieten, liburuak erre zituzten eta iraultzaileen eta beren familien umiliazio publikoak eguneroko ogi izan ziren.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte