Gipuzkoako Falangearen burua eta erreferente errepublikano bat hil zituzten Donostian, atentatu banatan

Duela
92
urte
Manuel Andres Casaus kazetari eta politikari errepublikanoaren segizioa. Falangista batzuek hil zuten Colon pasealekuan. Pascual Marin / Kutxateka

1934ko irailaren 9an,

Manuel Carrion Damborenea Donostiako falangisten burua tiroz hil zuten Prim kalean. Ezcurra hoteleko gerentea eta Gipuzkoako Ostalarien Elkarteko presidentea, enpresari ezaguna zen. Bi egun lehenago Ondarreta hondartzan borrokaldi handiak izan ziren falangisten eta sozialisten artean. Gipuzkoan ehun kide eskas baino ez izan arren, istilu ugari eragin zituen alderdi ultraeskuindarrak. 

Manuel Carrion Damborenea

Ilunabar hartan, mendeku gisa, falangistek Manuel Andrés Casaus sozialista hil zuten Peña y Goñi kalean, Acción Republicanako politikari eta La Prensa egunkariko zuzendaria zena –inprentara bidali berri zuen Carriónen heriotza kritikatu zuen artikulua–. Militante errepublikanoaren hilketak izugarrizko zirrara eragin zuen eta haren ehorzketa garai hartako Donostian izandako masa mugimendu handiena izan zen. Manuel Azaña bera joan zen hiletara.

Dozenaka milaka pertsona atera ziren kalera politikari eta kazetari ezkertiarraren hilketa arbuiatzera.  Pascual Marin / Kutxateka

1934ko Urriko Iraultza iristear zen, eta tentsio-giroa pil-pilean zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
20
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Duela
90
urte
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...