San Frantziskoko Poliziak bi langile hil zituen, AEBetan

Duela
92
urte

1934ko uztailaren 5ean,

San Frantziskoko poliziak bi langile hil zituen, AEBetan. Maiatzean hasita, herrialdeko mendebaldeko kostako zamaketariak greban ziren. Egun hartan istiluak izan ziren portu inguruan, Poliziak grebalariei eraso egin baitzien nagusiak saiatu zirenean portua zabaltzen. Zenbait orduz luzatu ziren enfrentamenduak eta arratsaldean poliziek grebalarien aurka tiro egin eta bi hil zituzten. Langileak hildako tokian lore eskaintza egin eta guardia muntatu zuten langileek, poliziek omenaldia desegin ez zezaten. Greba luzearen emaitza mendebaldeko portu guztien sindikalizazioa izan zen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
250
urte
Duela
470
urte
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.