2022ko urriaren 26an,
Zhina Aminiri omenaldia egin zioten jaioterrian, Iranen menpeko Kurdistanen. Irailaren 16an hil zen Amini, kalean hijab buruko oihala “behar bezala ez eramateagatik” poliziak atxilotu, jipoitu eta ospitalera koma egoeran eraman ostean. Gobernuak torturak ukatu arren, gorpuak bortizkeria zantzu nabarmenak zituela adierazi zuen biktimaren anaiak. Protestak Kurdistan eta Iran osora hedatu ziren. Erregimenaren aurkako joera nagusitu zen, eta zenbait emakumek zapiak publikoki erre zituzten. Errepresioa gogorra izan zen, poliziak tiroak bota eta urtebetean 500 hildakotik gora eragin baitzituen.
Iturria:
Iturria: Mitra Keyvan, Las iraníes desatan un incendio social (Le Monde Diplomatique en español, 2022ko azaroa) + Iran Human Rights, One Year Protest Report: At Least 551 Killed and 22 Suspicious Deaths (2023ko irailak 15).