Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ahozko euskal literatura: generoak eta adibideak
2018-05-11

"Literatura idatzia ez bezala, euskal ahozko literatura oparoa eta askotarikoa da. Hori ezbairik gabe baiezta daiteke, beste herriekin konparaziorik egin gabe". Xabier Paya Ruizek Baionako Euskal Museoan, Koldo Mitxelenaren adierazpen horretatik abiatuta, euskal ahozko literaturaren ikuspegi orokorra eskaini zuen: definizioa, kronologia, generoak eta adibideak.

Itzultzailea, inprobisatzailea, musikaria eta ikertzailea, Xabier Paya Ruiz Birminghameko Unibertsitatean, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatean eta Mondragoneko Unibertsitatean erakasle izan da. 2013an Ahozko Euskal Literaturaren Antologia argitaratu zuen euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. A Streetcar Named Desire edo La Vida es sueño lanak euskaratu ditu, besteak beste. Amerikako Estatu Batuetako « Oral Tradition Center » guneak « Albert Lord Fellowship » delakoa eskaini zion berak egindako bertsolaritza ikertzeko taxonomia poliedrikoa lanarengatik.