Erreproduzitu bideoa
solasaldia
Ipar Euskal Herriaren ezagutza instituzionala
2014-07-29

2014ko apirilaren 26ean Uztaritzeko Lapurdi aretoan Ipar Hegoak antolaturiko solasaldia burutu zen. Bertan, Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionala, lan harremanen antolaketaren eta eskumen ekonomikoen ikuspegitik aztertu zen.

Saioak bi atal ezberdin izan zituen. Lehenak, diagnostikoaren atala izan zuen izenburu. Hala nola, lurralde elkargoaren aldarrikapenari Frantziar estatuak emaniko ezetzaren ondotik eta IEHrendako egitura proposamena aurkezteke zegoenez eremu horretan sakondu zen honako parte hartzaileekin: Pantxoa Bimboire (CCI), Jean Louis Harignordoki (Hemen-Herrikoa), Enaut Aramendi (LAB), Mixel Berhokoirigoin (EHLG).

Bigarren atalean, esperientzia ezberdinak aztertu ziren, beti ere, Ipar Euskal Herriak egun dituen erronka sozioekonomikoen arloan eta lan zein ekonomia eskumenen azterketetan sakonduz. Atal honetan Argitxu Etchandyk (ikerlaria), Imanol Esnaolak (Gaindegia) eta Aitor Bengoetxeak (zuzenbidean doktorea) parte hartu zuten. Moderatzaile lanetan berriz Pantxika Maitia (kazetaria) aritu zen.